92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BIDANKOZE

2008ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2008ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko plantilla organikoaren aldaketa.

Hori dela eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Bidankozen, 2008ko ekainaren 25ean.-Alkatea, María Idoya Hualde Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0810352