92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren ordenantza

Otsagiko Udalak, 2008ko ekainaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren ordenantza.

Horrenbertzez, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Nolanahi den ere, erabakia behin betikoa bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik egiten ez badu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2008ko ekainaren 24an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0810104