92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Udal Planeko determinazio egituratzaile eta xehakatuen aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko uztailaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko determinazio egituratzaileetako aldaketa Donapeako ordokiaren eremuan eta Zaragozako etorbidearen inguruan, Cordovillan, Galarko Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Getze-Galarren, 2008ko uztailaren 4an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0810864