92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

422/2008 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Alkozko (Ultzama) (Nafarroa) San Esteban parrokiako prozesio gurutzea interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena. Haren azalpena ebazpen honi erantsitako dokumentazioan ageri da.

Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu du Alkozko (Ultzama) San Esteban parrokiako prozesio gurutzea interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadila.

Horrenbestez, eta honako hauek ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz: Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legea, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legea, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretua, lege hori hein batean garatzen duena (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatua), eta urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duena (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretua;

EBATZI DUT:

1. Alkozko (Ultzama) (Nafarroa) San Esteban parrokiako prozesio gurutzea interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea. (I.I.C. Nafarroa, 3294.0 zenbakia), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartuta dago, idatzohar kode honekin: I M 16 0004683 00000.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Ministerioko Arte Ederren eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Kultur Intereseko Ondasunen Erregistro Orokorrari, aurreneurrizko idatzoharra egin dakion, bai eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalari ere.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik hogeita hamar eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2008ko ekainaren 20an.-Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Uriz.

Iragarkiaren kodea: F0810141