92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

252/2008 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, apirilaren 1eko 91/2008 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxe publikoak eraikitzeko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitaeei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Apirilaren 1eko 91/2008 Ebazpenaren bidez, 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxe publikoak eraikitzeko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitaeei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren barruan, "Udalekiko hitzarmenak, 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetan obrak egiteko" izeneko 410001-41810-7609-325102 zenbakiko kontusaila ageri da. Kontusail horrek, dirulaguntzaren prozedura erabiliz, arlo horretako inbertsio proiektuak finantzatzen ditu.

Momentu honetan aurrekontuan dagoen diruaren arabera, beharrezkoa da aipatu diru-laguntzen deialdiko aurrekontua mugatzea, apirilaren 1eko 91/2008 Ebazpenaren bitartez onetsita zeuden 8.000.000,00 euroak gehienez ere 5.975.000 eurora murriztuta.

Halaber, bidezko da deialdiko I. eranskinean ageri diren oinarriak aldatzea, "Lehentasun hurrenkera" izeneko 6. oinarriko 5. atala kenduta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak apirilaren 1ean eman 91/2008 Ebazpenaren 1. idatz-zatia aldatzea. Hona testu berria:

"1. Nafarroako toki entitateei (udal eta kontzejuei) 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeak eraiki eta egun dituztenak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretura egokitzeko diru-laguntzak emateko deialdia onestea. Diru-laguntzak 2008ko aurrekontuko "Udalekiko hitzarmenak, 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetan obrak egiteko" izeneko 410001-41810-7609-325102 zenbakiko kontusailaren kargura ordainduko dira, gehienez ere 5.975.000 euro."

2. "Diru-laguntzaren zenbatekoa" izeneko 3. oinarriko hamaikagarren lerroaldea aldatzea. Hona hemen testu berria:

"Diru-laguntzak emateko zenbatekoa 5.975.000 eurora mugatu da".

3. "Lehentasun hurrenkera" izeneko 6. oinarriko 5. idatz-zatia kentzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari, Obren Atalari, Eraikuntzen Bulegoari eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenaren Zerbitzuko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalari.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 4an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0810878