92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

123/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, Daniel Andueza Gay jauna Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako Laguntza Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

AGINDU DUT:

1. Daniel Andueza Gay jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako Laguntza Bulegoko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusira, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 20an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0809961