9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2007ko abenduaren 15eko bilkuran, aurrekontuko zenbait aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen, 2007ko aurrekontuan kontusail berriak eratuz kreditu bereziak sortze aldera, eta 2007ko aurrekontuko hainbat kontusailetan kreditu osagarriak sortze aldera diruzaintzako gerakinaren kontura.

Espedientea ikusgai egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betikoz onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erronkarin, 2007ko abenduaren 28an.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0720027