II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TIEBAS
2008ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena.
Tiebasko Kontzejuko Batzarrak, 2007ko abenduaren 5ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2008ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.
Horiek horrela, araudi aplikagarriaren arabera, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan eta bat datozenetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuko Etxeko iragarki oholean argitaratzen da eta espedientea jendaurrean jartzen, bizilagun eta interesdunek, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean, alegazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten. Aditzera ematen da jendaurrean egoteko epean alegaziorik hartu ezik, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Tiebasen, 2007ko abenduaren 5ean.-Kontzejuko burua, Francisco J. Rodríguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0720011