II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ZANGOZA
Aldaketa, Zangozako Udalaren Kirol Patronatuaren 2007ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalaren Kirol Patronatuaren 2007ko aurrekontuan aldaketa egiteko 3. espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Zangozan, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.
Iragarkiaren kodea: L0719904