II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ORONTZE
Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena
Orontzeko Udalak, 2007ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Orontzen, 2007ko uztailaren 9an.-Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.
Iragarkiaren kodea: L0719990