II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
NOAIN (ELORTZIBAR)
2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko aurrekontuan aldaketa egiteko sei espediente.
Erabaki hori 2007ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 28an.
Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabortz egun balioduneko epea iragan denez haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe, erabaki da behin betikoz onestea.
-Kreditu transferentzia, 28.205,18 eurokoa, 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontusail batetik, 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") hiru kontusailetara, 28.205,18 euro guztira.
-Kreditu gehikuntza "Transferentzia arruntak" izeneko 4. kapituluko kontusail batean, 162,30 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.
-Kreditu gehikuntza "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 888,80 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.
-Kreditu gehikuntza "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 20.000 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.
-Kreditu gehikuntza "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 32.910,26 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.
-Kreditu berezia "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 77.322,80 eurokoa, "Kapital transferentziak" izeneko 7. kapituluko dirusarreretako kontusail baten kontura, guztira 77.322,80 euro.
Noain-Elortzibarren, 2007ko urtarrilaren 2an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0800060