II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketen espedientea Noaingo Udaleko Kirol Patronatuaren 2007ko ekitaldiko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketen espedientea Noaingo Udaleko Kirol Patronatuaren 2007ko ekitaldiko aurrekontuan.
Erabaki hori 2007ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 28an.
-Kreditu berezia "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 1.119,40 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.
-Kreditu berezia "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 2.985,31 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.
Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabortz egun balioduneko epea iragan denez haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe, erabaki da behin betikoz onestea.
Noain-Elortzibarren, 2007ko urtarrilaren 2an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0800059