9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

393/2007 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 2007-2008 ikasturtearen hasieratik aurrera, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan "Telekomunikazio eta informatika sistemak" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa ezartzeko baimena eman eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan jadanik eskaintzen ez diren zikloak adierazten dituena.

Lanbide Heziketako Zerbitzuak egin duen txostenean, 2007-2008 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintzan dauden nobedadeak adierazten dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan (kodea: 31013173) "Elektrizitate eta Elektronika" lanbide arloko "Telekomunikazio eta informatika sistemak" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako zikloa ezartzeko, 2007-2008 ikasturtetik aurrera.

2. Baimendutako heziketa zikloa emanen da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren irailaren 19ko 345/2000 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Foru agindu haren bidez goi mailako Lanbide Heziketako ikasketen ezarpen orokorra arautu zen.

3. Baimendutako heziketa zikloaren curriculumaren garapena abenduaren 1eko 357/1997 Foru Dekretuari jarraikiz eginen da, haren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako, Telekomunikazio eta informatika sistemetako goi mailako teknikari tituluari dagokion heziketa zikloaren curriculuma.

4. 2007-2008 ikasturtean ez dira ziklo hauek eskainiko:

-"Merkataritzaren kudeaketa eta marketina" izeneko goi mailako heziketa zikloa, Altsasuko "Aralarko Mikel Donea II" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (kodea: 31009066).

-"Produktu elektrikoen garapena" izeneko goi mailako heziketa zikloa, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan (kodea: 31013173). Ikasturte honetan ziklo horren bigarren zikloa emanen da.

5. Hezkuntza Departamentuaren Bigarren Hezkuntzako institutuek eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek eskaintzen dituzten erdi mailako heziketa zikloak ebazpen honen I. eranskinean adierazten dira. Goi mailako heziketa zikloak II. eranskinean adierazten dira.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

8. Ebazpen hau igortzea Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikasketen Antolamenduko Atalari, Heziketa Zikloen Bulegoari, Informazioa Kudeatzeko Atalari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2007ko azaroaren 28an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

I. ERANSKINA

Hezkuntza Departamentuaren Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan ezarritako erdi mailako zikloen zerrenda

IKASTETXEAREN KODEA / IZENA LANBIDE ARLOA ETA ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

31009066 / Altsasuko "Aralarko Mikel Donea" BHI FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazioa.

2. Soldadura eta galdaragintza.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa.

31006077 / Berako "Toki-Ona" BHI PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa.

31008530 / Burlatako "Ibaialde-Burlada" BHI OSTALARITZA ETA TURISMOA

1. Sukaldaritza.

2. Jatetxe eta ostatu arloko zerbitzuak.

IRUDI PERTSONALA

1. Dekorazio estetika pertsonala.

2. Ile-apainketa.

31009042 / Lizarrako "Politécnico" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazio kudeaketa.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazioa.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

OSASUNA

1. Erizaintzako zainketa lagungarriak.

31007008 / Uharteko BHI PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa (hiru ikastaro).

31008271 / Lekaroz-Elizondo BHI GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK

1. Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea.

ADMINISTRAZIOA

1. Administrazio kudeaketa.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazioa.

31008293 / Irunberriko "Sierra de Leyre" BHI GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK

1. Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa.

31006922 / Iruñeko "Agroforestal" BHI NEKAZARITZA JARDUERAK

1. Nekazaritzako ustiategi estentsiboak.

2. Lorezaintza.

3. Oihan-lanak eta natur ingurunea zaintzeko lanak.

31005051 / Iruñeko "Donapea" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazio kudeaketa (gaztelania eta euskara).

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Kontsumorako ekipo elektronikoak (gaztelania eta euskara).

IBILGAILU AUTOPROPULTSATUEN MANTENTZE-LANAK

1. Karrozeria.

2. Ibilgailuen elektromekanika.

KIMIKA

1. Laborategia.

2. Farmaziako produktuak fabrikatzeko eragiketak.

3. Kimika lantegiko prozesuko eragiketak.

(Aurreko bi zikloak ziklo bakar bat balira bezala eskaintzen dira, 3.aren izenarekin eta 2.aren moduluen bidez sendotuta).

31007380 / Iruñeko "María Ana Sanz" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazio kudeaketa.

MERKATARITZA ETA MARKETINA

1. Merkataritza.

31009054 / Iruñeko "San Juan/Donibane" BHI ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.

ZURGINTZA ETA ALTZARIGINTZA

1. Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea.

31007011 / Iruñeko "Sanitaria" BHI OSASUNA

1. Erizaintzako zainketa lagungarriak.

31004573 / Iruñeko "Virgen del Camino" IIP ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazioa.

2. Soldadura eta galdaragintza.

IBILGAILU AUTOPROPULTSATUEN MANTENTZE-LANAK

1. Ibilgailuen elektromekanika.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa.

2. Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

31005115 / Azkoiengo "Ribera del Arga" BHI NEKAZARITZA JARDUERAK

1. Nekazaritzako ustiategi intentsiboak.

2. Lorezaintza.

(Aurreko bi zikloak ziklo bakar bat balira bezala eskaintzen dira, "Baratzezaintza, fruitugintza eta lorezaintza" izenarekin).

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

Makineria eta linea-eroanbideak.

31008219 / San Adriángo "Ega" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazio kudeaketa.

ELIKAGAI INDUSTRIA

1. Barazki, haragi eta arrain kontserbagintza.

("Kontserbagintza eta instalazioen mantentze-lanak" izenarekin eskaintzen da eta "Makinen mantentze-lanak" zikloko moduluen bidez sendotuta).

31009078 / Tafallako "Politécnico de Tafalla" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazio kudeaketa.

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazioa.

2. Soldadura eta galdaragintza.

31013173 / Tuterako "ETI" IIP GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK

1. Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea.

ADMINISTRAZIOA

1. Administrazio kudeaketa.

MERKATARITZA ETA MARKETINA

1. Merkataritza.

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.

2. Kontsumorako ekipo elektronikoak.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazioa.

IRUDI PERTSONALA

1. Ile-apainketa.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa.

OSASUNA

1. Erizaintzako zainketa lagungarriak.

II. ERANSKINA

Hezkuntza Departamentuaren Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan ezarritako goi mailako zikloen zerrenda

IKASTETXEAREN KODEA / IZENA LANBIDE ARLOA ETA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

31006077 / Berako "Toki-Ona" BHI PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Industria ekipoen mantentze-lanak.

31008530 / Burlatako "Ibaialde-Burlada" BHI OSTALARITZA ETA TURISMOA

1. Jatetxeen arloa.

IRUDI PERTSONALA

1. Estetika.

31009042 / Lizarrako "Politécnico" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazioa eta finantzak.

INFORMATIKA

1. Informatika sistemen administrazioa.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Industria ekipoen mantentze-lanak.

31013203 / Imarkoaingo Energia Berriztagarrien LHII PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Industria ekipoen mantentze-lanak.

2. Eraikineko eta prozesuko instalazioen mantentze-lanak eta muntatzea ("Eraikinetako instalazio bioklimatikoen mantentze-lanak" eta "Energia berriztagarrietako industria instalazioen mantentze-lanak" izenarekin eskaintzen diren erreferentzia zikloa

31008271 / Lekaroz-Elizondo BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazioa eta finantzak.

31008293 / Irunberriko "Sierra de Leyre" BHI GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK

1. Gorputz eta kirol jarduerak gidatzea.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Industria ekipoen mantentze-lanak.

31007872 / Iruñeko "Adaptación Social" BHI GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUAK

1. Gizarte eta kultur sustapena.

2. Haur Hezkuntza (gaztelania eta euskara).

3. Gizarte integrazioa.

31006922 / Iruñeko "Agroforestal" BHI NEKAZARITZA JARDUERAK

1. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolaketa.

2. Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa.

31005051 / Iruñeko "Donapea" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazioa eta finantzak (gaztelania eta euskara).

2. Administrazioa eta finantzak (hiru ikastaro, arratsaldez).

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Produktu elektronikoen garapena.

2. Telekomunikazio eta informatika sistemak.

IBILGAILU AUTOPROPULTSATUEN MANTENTZE-LANAK

1. Automozioa.

KIMIKA

1. Analisia eta kontrola.

31007380 / Iruñeko "María Ana Sanz" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazioa eta finantzak.

2. Idazkaritza.

MERKATARITZA ETA MARKETINA

1. Nazioarteko merkataritza.

2. Merkataritzako kudeaketa eta marketina.

3. Kontsumitzailearentzako zerbitzuak.

INFORMATIKA

1. Informatika sistemen administrazioa.

2. Informatika aplikazioen garapena.

31009054 / Iruñeko "San Juan/Donibane" BHI ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak.

ZURGINTZA ETA ALTZARIGINTZA

1. Zurgintza eta altzarigintza.

31007011 / Iruñeko "Sanitaria" BHI PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Lanbide arriskuen prebentzioa.

OSASUNA

1. Aho-hortzetako higienea.

2. Diagnostikorako irudia.

3. Diagnosi klinikoen laborategia.

4. Hortz protesiak.

5. Adimen osasuna.

31004573 / Iruñeko "Virgen del Camino" IIP ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAK

1. Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa.

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Instalazio elektroteknikoak.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Metalezko eraikuntzak.

2. Mekanizazio bidezko produkzioa.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Industria ekipoen mantentze-lanak.

31005115 / Azkoiengo "Ribera del Arga" BHI PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Industria ekipoen mantentze-lanak.

31008219 / San Adriángo "Ega" BHI ELIKAGAI INDUSTRIA

1. Elikagai industria.

31009078 / Tafallako "Politécnico de Tafalla" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazioa eta finantzak.

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Instalazio elektroteknikoak.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazio bidezko produkzioa.

31013173 / Tuterako "ETI" BHI ADMINISTRAZIOA

1. Administrazioa eta finantzak.

2. Idazkaritza (ikastetxean bi prestakuntza ikastaro eskaintzen dira, arratsaldez).

MERKATARITZA ETA MARKETINA

1. Merkataritzako kudeaketa eta marketina.

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

1. Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak.

2. Telekomunikazio eta informatika sistemak.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

1. Mekanizazio bidezko produkzioa.

INFORMATIKA

1. Informatika sistemen administrazioa.

PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK

1. Industria ekipoen mantentze-lanak.

2. Lanbide arriskuen prebentzioa.

Iragarkiaren kodea: F0719050