II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noaingo Etxe Zaharra Kultur Etxeko Patronatuaren 2007ko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2007ko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen gaineko espedientea.
2007ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen erabaki hori, azaroaren 28an.
-6. kapituluan (Inbertsio errealak) kontusail bat sortzea, 5.000,00 eurokoa, 2006ko abenduaren 31n diruzaintzain ziren gerakinen bidez finantzatuko dena.
Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabortz egun balioduneko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe iragan denez, aho batez erabaki da behin betikoz onestea.
Noain Elortzibarren, 2008ko urtarrilaren 2an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0800058