9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURCHANTE

2008ko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Murchanteko Udalaren aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea (aurrekontua, plantilla organikoa eta betearazpen oinarriak).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2007ko abenduaren 28an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0719975