II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2007ko abenduaren 19an egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Horrenbertzez, eta foru lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurrekontua laburturik argitaratzen da:
GASTUAK:
1. kapitulua.-Langileria gastuak: 387.708 euro.
2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 67.950 euro.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 1.000 euro.
Gastuak, guztira: 456.658 euro.
DIRUSARRERAK:
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 24.000 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 432.658 euro.
Dirusarrerak, guztira: 456.658 euro.
Leitzan, 2007ko abenduaren 27an.-Lehendakaria, Ainara Gastearena.
Iragarkiaren kodea: L0720035