II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
EZKAROZE
Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena
Ezkarozeko Udalak, 2007ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, Udalaren 2007ko aurrekontuko bi aldaketa onetsi zituen hasiera batez, espedientean jasoak biak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ezkarozen, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Juan José Layana Barber.
Iragarkiaren kodea: L0719987