I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
879/2007 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, abenduaren 17ko 878/2007 Ebazpenean atzeman diren akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, oinarrizko gizarte zerbitzuen eta hirugarren adinekoen zentroen titularrak diren toki entitateek, bai eta ezgaitasuna duten pertsonen, hirugarren adinaren eta gizarteratzearen arloetan aritzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeek ere, ekipamenduetan eta oinarrizko egokitzapenean inbertsioak egiteko 2007ko dirulaguntzen deialdia onetsi da.
Abenduaren 17ko 878/2007 Ebazpenean atzeman diren akatsen zuzenketa. Ebazpen horren bidez, oinarrizko gizarte zerbitzuen eta hirugarren adinekoen zentroen titularrak diren toki entitateek, bai eta ezgaitasuna duten pertsonen, hirugarren adinaren eta gizarteratzearen arloetan aritzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeek ere, ekipamenduetan eta oinarrizko egokitzapenean inbertsioak egiteko 2007ko dirulaguntzen deialdia onetsi da.
Akats bat atzeman da ebazpenaren 1. puntuan, non ezetza eman baitzaie eskaera batzuei a) modalitatean ("Oinarrizko gizarte zerbitzuen titularrak diren toki entitateentzako dirulaguntza: oinarrizko osasun laguntzako gizarte zerbitzuetako instalazioen birmoldaketa edo ekipamendua izanen dute xede"). Puntu horretan Tuterako Udalaren eskaera sartu behar da eta ezetza eman zaiola adierazi, 6.1.a arauan ezarritakoa ez betetzeagatik (oinarrizko gizarte zerbitzu baten titularra izatea eta aurten finantzaketa eta lankidetza hitzarmen bat sinatua izatea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin (gaur egun Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia).
Halaber, akats bat atzeman da ebazpenaren 4. puntuan, non ezetza eman baitzaie eskaera batzuei b) modalitatean ("Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirugarren adinekoen zentroetan inbertsioak egiteko: toki entitateen hirugarren adinekoen zentro edo instalazioen birmoldaketa edo ekipamendua egitea izanen dute xede"). Puntu horretan Zizur Nagusiko Udalaren eskaera sartu behar da eta ezetza eman zaiola adierazi, gainerakoek baino puntu gutxiago lortu dituelako eta aurrekontuan behar beste diru ez dagoelako;
Eta, Los Arcosko Udalak egindako eskaera ageri den tokian, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (Santa María Zahar Etxea) jarri behar da.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Abenduaren 17ko 878/2007 Ebazpenaren 1. puntua zuzentzea. Ebazpen horren bidez, oinarrizko gizarte zerbitzuen eta hirugarren adinekoen zentroen titularrak diren toki entitateek, bai eta ezgaitasuna duten pertsonen, hirugarren adinaren eta gizarteratzearen arloetan aritzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeek ere, ekipamenduetan eta oinarrizko egokitzapenean inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2007ko deialdia ebatzi da. Honako zuzenketa hau egin da: 1. puntuan ezetza eman zaie eskaera batzuei a) modalitatean ("Oinarrizko gizarte zerbitzuen titularrak diren toki entitateentzako dirulaguntza: oinarrizko osasun laguntzako gizarte zerbitzuetako instalazioen birmoldaketa edo ekipamendua izanen dute xede"). Puntu horretan Tuterako Udalaren eskaera sartu behar da eta ezetza eman zaiola adierazi, 6.1.a arauan ezarritakoa ez betetzeagatik (oinarrizko gizarte zerbitzu baten titularra izatea eta aurten finantzaketa eta lankidetza hitzarmen bat sinatua izatea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin (gaur egun Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia).
2. Abenduaren 17ko 878/2007 Ebazpenaren 4. puntua zuzentzea. Ebazpen horren bidez, oinarrizko gizarte zerbitzuen eta hirugarren adinekoen zentroen titularrak diren toki entitateek, bai eta ezgaitasuna duten pertsonen, hirugarren adinaren eta gizarteratzearen arloetan aritzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeek ere, ekipamenduetan eta oinarrizko egokitzapenean inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdia ebatzi da. Honako zuzenketa hau egin da: 4. puntuan ezetza eman zaie eskaera batzuei b) modalitatean ("Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirugarren adinekoen zentroetan inbertsioak egiteko: toki entitateen hirugarren adinekoen zentro edo instalazioen birmoldaketa edo ekipamendua egitea izanen dute xede"). Puntu horretan Zizur Nagusiko Udalaren eskaera sartu behar da eta ezetza eman zaiola adierazi, gainerakoek baino puntu gutxiago lortu dituelako eta aurrekontuan behar beste diru ez dagoelako;
Eta, Los Arcosko Udalak egindako eskaera ageri den tokian, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (Santa María Zahar Etxea) jarri behar da.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuari, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuari eta Gizarteratze Zerbitzuari, Nafarroako Mendekotasun Agentziari eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko abenduaren 18an.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.
Iragarkiaren kodea: F0719509