9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2007 aldaketa Udalaren 2007ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriozarren, 2008ko urtarrilaren 3an.-Alkatea, Fco. Javier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0800066