9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ADIOS

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa

Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2007 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa; xedea da mailegu baten amortizazio partzialari dagokion kontusaila diruz hornitzea, aurrekontuko diruak agortu baitzaizkio; finantzabidea izanen da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza eta diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Aditzera ematen da, interesdunek hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, 2007ko abenduaren 28an.-Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0720045