II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
CINTRUENIGO
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Construcciones y Desmontes Ribera Navarra, S.L. Jarduera: biltegi orokorra legeztatzea. Tokia: industrialdeko errepidea.
Cintruenigon, 2007ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.
Iragarkiaren kodea: L0800054