II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2007ko abenduaren 26an, honako erabaki hau hartu zuen:
CGU 26-DIC-07 (7/GU)
"Ikusirik espedienteko agiriak, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen 2007ko abenduaren 19ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da: onestea, espedientean behar bezala eginbideturik ageri diren baldintzekin bat, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdia."
Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
BALDINTZAK
Deialdia, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko
1. Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelari izateko lanpostu bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzea, plantillako 100001-1 zenbakikoa. Deialdi hau honako hauen menean egonen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta bete beharrez lanpostuak betetzearen gainean emandako Erregelamendua, Tokiko Gobernuko Batzarrak 2005eko azaroaren 22an hartu erabakia, merezimenduen baremoak ezartzen dituena, eta gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatua.
1.2. Deialdiko lanpostua lortzen duenak indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten lansariak jasoko ditu.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aitzin lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.
1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
2. Izangaien betebeharrak.
Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko ondoko betebeharrak bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik esleitutako lanpostuaz jabetu arte:
a) Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.
b) A mailakoa izatea.
c) Lanpostuan sartzeko Zuzenbideko Lizentziatuaren titulua eta ez bertzerik eskatzen den lanpostu baterako izendatua izatea.
3. Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabortz egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredua Iruñeko Udaleko Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan eskura daiteke (Casa Marceliano, Merkatuko karrika, 7-9), edo interneten, www.pamplona.net webgunean.
Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo kopia behar bezala egiaztatuak, barne direlarik administrazio publikoetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak.
4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea buruturik, Hirigintza Gerentziako Kontseiluak erabakia hartuko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek bortz egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta horiek ebatzi ondoan, Hirigintza Gerentziako Kontseiluak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
4.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.
5. Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Juan Luis Sánchez de Muniáin, Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorreko zinegotzi delegatua.
Ordezkoa: Ignacio Polo Guilabert, Iruñeko Udaleko Funtzio Publikoko zinegotzi berezia.
Mahaikidea: Enrique Maya Miranda, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako kudeatzailea.
Ordezkoa: José Luis Navarro Resano, Iruñeko Udaleko Zerbitzu Juridikoko zuzendaria.
Mahaikidea: Miguel Angel Cuesta Jorquera, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren eta Bertako Zinegotzi Idazkariaren Laguntzarako Organoko titularra.
Ordezkoa: Juan Luis Guijarro Salvador, Iruñeko Udaleko legelaria.
Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.
Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.
Mahaikide idazkaria: María Victoria Borja Etayo, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelaria.
Ordezkoa: Izaskun Zozaya Yunta, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen ondokoa.
Epaimahaia onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bortz egunetan osatu beharko da.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Organo kide anitzekoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertze merezimendu batzuk: gehienez 25 puntu.
Izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatu eta frogatutako merezimenduak, II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.
Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.
c) Txosten psikoteknikoa: gehienez 15 puntu.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, norbera deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa lotzailea izanen da epaimahaiarentzat.
d) Lanpostuko edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez 25 puntu.
Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horretan agertzen ahal dira gai batzuk, hala nola aurkeztutako merezimenduaren gainekoak edo txosten psikoteknikoaren emaitzari buruzkoak edota lehiaketaren xede den lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko mailari buruzkoa, merezimenduak eta txostena ikusita.
Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.
Proba praktikoa azaldu eta defendatzeko ekitaldira agertzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da, bertzerik gabe.
Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa lehiaketako gainerako ataletako puntuazioari batuko zaio, bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa ateratzeko.
Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki oholean, eta bortz eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.
Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
Lehiatzaileei bidezkotzat jotzen dituen argibideak eskatzen ahalko dizkie epaimahaiak aurkezturiko merezimenduak zehazteko. Haiek gehienez ere hiru egun izanen dituzte horretarako, eskatzen zaienez geroztik. Argibide horiek ez diete izangaiei balioko froga osagarriak aurkezteko ez eta epaimahaiak puntu gehiago emateko ere.
7. Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.
Merezimenduen lehiaketa burutu ondotik, epaimahaiak argitara emanen ditu Hirigintza Gerentziako Kontseiluaren iragarki oholean izangaiek lortutako puntuazioak, eta Gerentziako Kontseiluari igorriko, puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, zerrenda horrekin eta espediente osoarekin batera.
8. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
8.1. Hirigintza Gerentziako Kontseiluak ebazpena emanen du epaimahaiak proposatzen dituen izangaiak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzeko, legelari lanpostuan aritzeko.
8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8.3. Izangai izendatuek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
9. Lehiatzaileek aurkeztutako agiriak.
Aurkezutako agiriak berreskuratu ahal izanen dira, halaxe eskatu ondotik eta eta erreklamazio edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapena onesten duen ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bertze hiru hilabeteren buruan.
Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.
Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.
10. Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.
Izena: ..................., adinez nagusia; NAN/nortasun agiria: .............; jaioteguna: ............; jaiolekua (udalerria/probintzia) ..............; herritartasuna: ................; egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............; posta kodea/herria: posta kodea/herria: ...................; telefonoa: ............; laneko telefonoa: ..................
Datu administratiboak.
Administrazio egoera.
a) Egungo lanpostua.
f Jardunean.
f Zerbitzu berezietan.
f Eszedentzia berezian.
(X batez markatu dagokion kontzeptua).
b) Egungo destinoa.
Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.
Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditu, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.
Eskatzen dut:
Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea, zenbaki ..........eta egun .......... hauetako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baita, eta baimena ematen du deialdiaren epaimahaiak Iruñeko Udaleko Langileria Departamentuari eska diezazkion administrazio publiko baterako lan egindako denboraren ziurtagiriak.
Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 7-9, 31001-Iruña).
Iruñean, 20......(e)ko .............aren ............(e)an.
(Sinadura)
II. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa, Iruñeko Udaleko legelari izateko lanpostua betetzeko lehiaketan
Merezimenduak baloratzeko baremoa
a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
1. Deialdi honetan eskatzen den titulazio bereko lanpostuetan edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko.
2. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira. Horri dagokionez, ez da kontuan hartuko 96/1997 Foru Dekretuaren babespean bere prestakuntza eta hobekuntzarako jarduketetan egin duen denbora, atal honen 1. puntuan xedatuaren ariora baloratuko baitira.
5. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntu izanen da.
b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertzelako merezimenduak:
1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 15 puntu.
Honi dagokionez, orobat onartuko dira sindikatuek eta entitate pribatuek abiarazitako prestakuntza ekintzak, prestakuntza ekintza horiek administrazio publikoek finantzatu edo diruz lagundu baditu.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.
2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.
5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.
2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.
3. Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez 2 puntu, haien iraupenaren arabera epaimahaiak baloratu beharrekoak.
4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 2 puntu.
5. Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere 2 puntu.
6. Bertze merezimendu batzuk, epaimahaiak kontuan hartu beharrekoak: bertzeak bertze, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 2 puntu.
Oharrak b) atal osorako:
1. Atal honetan aipatutako merezimenduek deialdiko lanpostuarekin zuzeneko zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.
2. Baremoaren b) atal honetako gehieneko puntuazioa 25 puntukoa izanen da.
Iruñean, 2007ko abenduaren 26an.-Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseilua.
Iruñean, 2007ko abenduaren 28an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0719938