II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
MURUZABAL
2008ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Udalak 2007ko urriaren 25ean hartu zuen 2008ko plantilla organikoa onesteko erabakia. 2007ko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 12an, eta jendaurreko epea iragan baita inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu da.
Lanpostuak
Lanpostua: idazkaria. 1 zenbakia. Araubidea: funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %25, eta bateraezintasunekoa: %35. Antzinatasun data: 1981eko apirilaren 13a. 5 gradua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Ezaugarriak ekitaldi honetan: Adiosko, Enerizko eta Ukarko udalerriekin partekatua.
Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
Langileen izenen zerrenda
Idazkaria: Fernando J. Muruzábal Echeverría.
2008rako lan eskaintza publikoa
Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kontratua: aldi baterako, lanaldi murriztuan (lanaldiaren %55,17). Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: INEM. Deialdirako aurreikusten den data: 2008. urtea. Egoera: hutsik (aldi baterako kontratua).
Behin betikoz onesteko erabaki honen kontra uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekur-tsoak aurkez daitezke.
Muruzabalen, 2007ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Alfredo Oses Recalde.
Iragarkiaren kodea: L0719899