9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARANGUREN

2008rako plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008rako plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa.

Jendaurrean egonen da, 15 egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatu guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mutiloabeitin, 2007ko abenduaren 22an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0719927