9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1/2008 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Uxuerako sarbideak: NA-5310 errepidearen trazaduraren proiektu aldatua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena eta haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, apirilaren 30eko 384/2001 Ebazpenaren bidez, "San Martin Unx-Uxue NA-5310 errepidea zabaldu eta hobetzea" proiektuari onespen teknikoa eman zion eta jendaurrean jarri zuen.

Herri Lan zuzendari nagusiak emandako 593/2001 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi zen.

Urtarrilaren 30ean Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako 12/2007 Foru Aginduaren bidez (otsailaren 20an Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako 23/2007 Foru Aginduaren bidez zuzendua), "Uxuerako sarbideak: NA-5310: Lizarra-Tafalla-Zangoza Ardatza" obren kontratazio espedientea onetsi zen. Era berean, 3.011.035,13 euroko gastua eta obrak Arián, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari esleitzea onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 21ean emandako 140/2007 Foru Aginduaren bidez "Uxuerako sarbideak: NA-5310 errepidearen trazaduraren proiektu aldatua" izeneko proiektuan zehazten den kontratu-aldaketa onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 28an emandako 143/2007 Foru Aginduaren bidez onetsi zen "Uxuerako sarbideak: NA-5310 errepidearen trazaduraren proiektu aldatua" proiektuan xedatutako aldaketen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegaziorik ez dela jaso jendaurreko epea amaitu eta gero.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 2006ko abenduaren 11ko Erabakiaren bidez eginiko presako okupazioa aplikatuko zaie ondoren egin beharreko aldaketei.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Uxuerako sarbideak: NA-5310 errepidearen trazaduraren proiektu aldatua" izeneko proiektuaren jendaurreko epea bukatutzat ematea.

2. "Uxuerako sarbideak: NA-5310 errepidearen trazaduraren proiektu aldatua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.

3. "Uxuerako sarbideak: NA-5310 errepidearen trazaduraren proiektu aldatua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei banakako zitazioaren bitartez dei egitea, urtarrilaren 30, 31 eta otsailaren 1ean Uxue eta San Martin Unxeko udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak egiteko.

4. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

5. Foru agindu hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkaritan eta Uxueko eta San Martin Unxeko udaletxeetako iragarki-oholetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

6. Foru agindua jakinaraztea Uxueko Udalari, San Martín Unxeko Udalari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari eta Arián, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 9an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0800426