9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR ZENDEA

Hautetsien ordainsariak

Zizur Zendeako Udalak, 2007ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Lehendabizi.-Udalbatzako kideentzako lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubide eta kopuru hauek onestea:

1. Udal taldeendako diru-esleipena:

-NABAI: 4.200 euro, urtean.

-PSOE: 4.200 euro, urtean.

-ERRENIEGA: 4.800 euro, urtean.

-AICC: 16.440 euro, urtean.

Horretarako, talde bakoitzak kontu ematerako arduradun bat izendatuko du.

2. Alkatea:

Dietak eta gastuen ordaina (zerga eta kotizazio gabe): 14.400 euro urtean.

Bigarren.-Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileeendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Hirugarren.-Erabaki honek dakarren gastua baimentzea, indarra duen gastuen arrekontuko 11148901 kontusailaren kargura.

Laugarren.-Erabaki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean.

Bosgarren.-Erabaki hau atzerako indarrez aplikatuko da, eta aurtengo ekainaren 16tik aitzina izanen ditu ondorioak.

Gazolatzen, 2007ko azaroaren 13an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0719666