9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LERIN

Alkatetzaren 2007-12-10eko xedapena. Alkateordeak

Ekainaren 21eko 119/2007 Ebazpenaren bidez Udalbatzako kide hauek alkateorde izendatu ziren, ordena honi jarraituz:

Lehen alkateordea: María-Amaya Chocarro Velasco andrea.

Bigarren alkateordea: Francisco Maestu Yerro jauna.

Hirugarren alkateordea: María-Nieves Suberviola Mencía andrea.

Suberviola Mencía andreak uko egin zion zinegotzi karguari (Udalaren 2007-10-22ko osoko bilkura); uko horrek hutsik utzi zuen kargua betetzeko Daniel-Fernardo Suescun Larralde jauna izendatu zen, zinegotzi karguaren jabetza 2007ko azaroaren 5ean hartu baitzuen.

Eta ikusirik egungo legediak Alkatetzari esleitzen dizkion ahalmenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikulua, eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 41.3 eta 46.1 artikuluak), honako hau ebatzi dut:

1. Hirugarren alkateorde izendatzea Udalbatzako kide den Daniel-Fernando Suescun Larralde jauna.

2. Ebazpen honen berri ematea izendatutako zinegotziari eta Udaleko Osoko Bilkurari; orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi.

Argitara ematen da, Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Lerinen, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0719654