II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
CASCANTE
Eskumenen eskuordetzea
Cascanteko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko abenduaren 17an, ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
"Alkatetzaren 2007ko azaroaren 15eko ebazpenaren bidez, tramitazio aurreratuko espedientea onetsi zen, tokiko telebista kanaleko bideo-errealizazio lanak kontratatzeko, 2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31 bitarteko epean.
Eskaintzak aurkezteko epea iragan denean, Juan José Romano Vallejo da lizitaziora aurkeztu den bakarra.
Alkatetza honek ahaidetasun harremana duenez lizitatzailearekin, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.2) artikuluak ezartzen duen parte ez hartzeko beharragatik, ondokoa
Ebatzi dut:
1.-Ez dudala parte hartuko hasi den kontratazio prozeduran; orobat, Cascanteko Udaleko lehen alkateordea eskuordetzen dut kontratazioa egiteko.
2.-Eskurantzen delegazioa Cascanteko Udaleko lehen alkateorde Luis Moneo Alava jaunari jakinaraztea; ebazpen honen datatik biharamunean izanen du eragina, baina nahitaez argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, HAAJri eta APEri buruzko Legearen 13.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
3.-Ebazpen honen berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean izan dadin, azaroaren 28ko 2568/1986 EDren 44.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz."
Argitara ematen da, HAAJri eta APEri buruzko Legearen 13.3 artikuluak xedatutakoa betetzeko.
Cascanten, 2007ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.
Iragarkiaren kodea: L0719419