9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EGUESIBAR

Erabateko dedikazioa duen kargua zehaztu eta lansariak finkatzea

Udalak, 2007ko azaroaren 6anegin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea dedikazio esklusiboan eta lanaldi osoz arituko dela Ogasun eta Langileria alorreko zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez eta horretarako ondoko ordainsaria ezartzea: Nafarroako funtzionario publikoen ordainsarien gaineko erregelamenduko A mailari dagokion hasierako soldata gehi horren %60, lanpostuko osagarri gisa.

Ondorio ekonomikoetarako hasierako data ezarri ez zenez, eta dedikazio horretan urrian eta orain arte aritu denez, eta kontuan harturik ezarri behar dela aipatu ordainsariaren portzentajea, atxikipenik gabe, osoko bilkuran hartu zen erabaki hori osatu eta argitzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Antolaketareneta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13.ean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56.ean ezarritakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:

1. Azalpen zatian adierazten den dedikazio esklusiboan aritzearen ondorio ekonomikoetarako hasierako data izatea 2007ko urriaren 1a.

2. Esleitutako ordainsariaren %30 PFEZeko atxikipenetik salbuetsirik dago eta zerga ordainduko da gainerako %70ean.

3. Erabaki hau igortzea interesdunari, Asesoría Laboral Cantalapiedrari eta Udaleko Kontu Hartzailetzara, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Eguesen (Eguesibar), 2007ko abenduaren 12an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0719190