II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
SAN MARTIN UNX
Ezgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
San Martin Unxeko Udalak, 2007ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
San Martin Unxen, 2008ko urtarrilaren 2an.-Alkatea, Jesús Angel Lecumberri Valencia.
Iragarkiaren kodea: L0800121