9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX

2008. urterako aldaketa ordenantza fiskaletan

Udal honek, 2007ko abenduaren 22an egindako bilkuran, bertzeak bertze, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea ordenantza fiskaletan, tarifei edo zenbatekoei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

San Martin Unxen, 2007ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, Jesús Angel Lecumberri Valencia.

Iragarkiaren kodea: L0800117