II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
SAN MARTIN UNX
2008ko ekitaldiko zerga-tasak
San Martin Unxeko Udalak, 2007ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki du 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak onestea. Hona hemen:
-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,3532.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,7655.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sortzapena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean: %2,5, denbora tarte guztietarako. karga-tasa %10 da.
Erabaki horren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
San Martin Unxen, 2007ko abenduaren 22an.-Alkatea, Jesús Angel Lecumberri Valencia.
Iragarkiaren kodea: L0800115