9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

2008rako karga-tasak, eta 2008rako aldaketa ordenantza fiskaletan eta Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen:

1. Ondotik ematen diren zergen karga-tasak 2008rako finkatzea. Hurrengo urteetan ere indarra izanen dute, aldatu bitartean. Hona hemen:

a) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

1.-Egiazko kostu errala, 125.000,00 eurora bitarte: %2.

2.-Egiazko kostu errala, 125.000,01 eurotik 187.500,00 eurora bitarte: %3.

3.-Egiazko kostu errala, 187.500,01 eurotik 250.000,00 eurora bitarte: %4,5.

4.-Egiazko kostu erreala, 250.000,00 eurotik gora: %5.

b) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.-Igoeraren urteko portzentajeak: 2,5, aldi guztietan.

2.-Karga-eskala: %10,35.

c) Lurraren gaineko kontribuzioa:

1.-Hirilurraren gainekoa: %0,3105.

2.-Landalurraren gainekoa: %0,80.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: 1'40.

Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

2. Bilkura horretan, orobat, ondotik ematen diren ordenantza fiskaletako aldaketak onetsi ziren hasiera batean, espedientean dauden administrazio agiriekin bat:

-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza.

-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Kamioien udal aparkalekuaren erabilpena arautu eta horren aldera tasak ezartzen dituen ordenantza.

-Udalaren eraikin eta lokalen erabilpena arautu eta horren aldera tasak ezartzen dituen ordenantza.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

-Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza.

-Agiriak, kopiak eta ziurtagiriak prestatu eta tramitatzeko eta faxez agiriak bidaltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Zerbitzu publikoak eta jarduerak egiteko tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza, honako arlo hauetan: isialdiko ikastaroak, Udan euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, sortzen ahal duten berehalako arriskua dela-eta Udalak jabearen ordez egiten dituenak.

-Zakurren ordenantza.

-Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

-Trafikoko zehapenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza

4.-Aipatutako zergen, tasen eta prezio publikoen tarifa berriek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak bete ondoren.

5.-Ordenantza fiskaletako eta Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzako aldaketen hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egonen da, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratuta eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek erreklamazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten; erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betikoak bihurtuko dira.

Olaztin, 2007ko abenduaren 27an.-Ordezko alkatea, Epifanio Marin Amiama.

Iragarkiaren kodea: L0719894