II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
CABREDO
2008rako karga-tasak eta tasak
Cabredoko Udalak, 2007ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.-2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak onestea.
-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,50.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea: 2; karga tasa: %15.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea: 1,2.
-Udal hilerria: Udal hilerria arautzen duen ordenantzan ezarritako eskubide eta kuoten arabera (2005eko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 3an argitaratu baitzen).
-Ur tasak:
-Urteko kanon finkoa: 15 euro.
-Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,15 euro.
-Estolderiaren urteko tasa: 10,46 euro.
-Saneamendu kanona: NILSAk 2007ko ekitaldirako onesten dituen tarifak.
-Zabor bilketaren tasak: Cuadrilla de Campezo-Montaña-Alavesa taldeak 2008rako onesten dituen tasak.
-Agiriak eta hirigintzako txostenak jaulkitzeko tasa: Lizarrako E.E.Z.B.ren fakturaren arabera.
Bigarrena.-Erabaki hau iragarkien oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Cabredon, 2007ko abenduaren 31n.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0720040