9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Cabanillasko Hirigintzari eta eremu publikoko obrei buruzko ordenantza orokorra. Hasierako orokorra

Cabanillasko Udalak, 2007ko abenduaren 13ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko Hirigintzari eta eremu publikoko obrei buruzko ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: L0719218