9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Udal Planeko aldaketa puntual xehekatua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2007ko azaroaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Doneztebeko Udal Planeko 168 eta 169. lurzatiei esleitutako erabilerari dagokionez, Francisco Juanena Iribarren eta Jesús María Ruiz Astiz jaunek eginiko proposamenari jarraikiz eta espedientearekin batean aurkeztu den dokumentazio teknikoarekin bat, Lino Plaza Tuñón jaun arkitektoak prestatu baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2007ko abenduaren 12an.-Alkatea udalburua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0719216