II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
CORELLA
2008. urteko zerga-tasen eta tasen aldaketa. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2007ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008. urteko zerga-tasen eta tasen aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Corellan, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, José Javier García Arellano.
Iragarkiaren kodea: L0719210