II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ANTZIN
Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa
Antzingo Udalak, 2007ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko 25. artikuluaren aldaketa, hiri lurzoruko eraikinik gabeko eremu pribatuetan baimendutako eraikin eta instalazioak arautzen dituena.
Iragarkia 2007ko azaroaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo behar da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Antzinen, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.
ARAUDIA
Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorra
Ondoko lerroaldea gehitu zaio Antzingo Arau Subsidiarioetako Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 25. artikuluari:
4. Eraikinik gabeko eremu pribatuetan apaintzeko eta lorategiko elementu baimendutzat jotzen dira ataripeak, itxi gabe eta gehienez ere 8 m²-ko azalera dutenak eta lorategiko etxolak, gehienez ere 6 m²-ko azalera dutenak. Lurzati bakoitzean etxola edo ataripe bat baino ez da baimenduko. Obra lizentziarako, obra txikiak direnez, memoria baloratua eskatuko da.
Azaldutako azalera baino handiagoa duten eraikinak eraskintzat joko dira. Fatxadako lerrokaduren barnean kokatuko dira eta proiektu tekniko ikus-onetsia izan beharko dute.
Iragarkiaren kodea: L0719205