9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERAKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2008ko ekitaldirako hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren tasak eta tarifa fiskalak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, 2008ko ekitaldirako hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren tasak eta tarifa fiskalak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa behin betiko onetsirik egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Tuteran, 2007ko abenduaren 13an.-Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0719193