9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Udal Planeko aldaketa xehekatua Gorraizko C-6 unitatean (17-40 lurzatiak). Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko irailaren 26an egin bilkuran erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehekatua Gorraizko C-6 unitatean (17-40 lurzatiak), Inmovest, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49, 78 eta 79.3 artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoa aplikatzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Eguesen (Eguesibar), 2007ko abenduaren 12an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0719189