9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MILAGRO

Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2008ko portzentajeak eta karga tasak. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2007ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal zergen eta tasa eta prezio publikoen portzentajeak eta karga tasak; eta halaber udal ordenantzetako tasa eta prezio publikoen aldaketa, 2008ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedienta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Milagron, 2007ko abenduaren 13an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0719155