II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BUÑUEL
2008ko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak
Udalak, 2007ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herrilurrekosaria eta gainerako ordainarazpenak aldatzeko espedientea. Horiek denek 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra eta espedientean agertzen dira.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez badago, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Buñuelen, 2007ko abenduaren 12an.-Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: L0719144