9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARGOTA

Ordenantza. Hasierako onespena

Bargotako Udalak, 2007ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Bargotako udalerrian etxeak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bargotan, 2007ko abenduaren 14an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0719934