9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

2008ko tasa eta prezio publikoen onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, bertan zirenak ados egonda onetsi zituen 2008ko tasa eta prezio publikoak. Hona hemen:

1.-Agiriak luzatu eta tramitatzea.

-Ziurtagiriak: euro bat. 0-12 bitartez tramitatzen direnek %50eko beherapena izanen dute.

-Egiaztagiriak: 0,50 euro.

-Faxa: 2,00 euro.

-Fotokopiak: 0,10 euro.

-Lurzatien zedulak, 1,50 euro.

2.-Irekitzeko lizentziak.

-Establezimenduak berritik jartzea. Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 289,80 euro.

-Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 144,87 euro.

-Lokalak lekuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharrekoaren %90 izanen da zerga.

-Lokalak handitzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 289,80 euro.

-Merkataritzako jarduera aldatzeagatik, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean egiten zenari dagokionaren arteko aldea ordaindu beharko da zergatako.

-Titulartasuna aldatzeagatik, lagatzeagatik edo negozioa eskuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 289,80 euro.

-Aurreko zenbateko guztiei espedientea tramitatzeko beharrezkoak diren txosten teknikoen kostua gehituko zaie, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

3.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Lurzorua gasa edo beste gai sukoi edo arriskutsu batzuk bideratzeko aprobetxatzen denean: 5,36 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.

-Zorupeko beste aprobetxamendu berezi batzuk, 1,29 euro urtean metro lineala.

-Gainerakoa, aldaketarik gabe.

4.-Udal hilerria eta beilatokia.

-Nitxoa, lehen kontzesioa: 308,83 euro.

-Artaxoan erroldatu gabeko lagunentzat (%30 garestiago): 401,48 euro.

-Nitxoak, luzapen bakarra: 308,83 euro.

-Ehorzketak panteoian: 106,03 euro.

-Ehorzketak nitxoan (hilotzak, gorpuzkiak, errautsak): 54,92 euro.

-Artaxoan erroldatu gabeko lagunen ehorzketek %30eko errekargua izanen dute arestian adierazi zenbatekoen gainean.

-Kolunbarioak, lehen kontzesioa (25 urterako): 133,03 euro.

-Kolunbarioak, beste 25 urterako luzapena: 133,03 euro.

-Ehorzketa kolunbarioan: 44,34 euro.

-Hilotzak ateratzea: 65,18 euro.

-Gorpuzkiak ateratzea: 34,31 euro.

-Kolunbarioetatik ateratzea: 33,25 euro.

-Beilatokia:

-Zahar etxean bizi direnak: 0 euro.

-Erroldatuak: 134,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 172,00 euro.

5.-Lizentziak eta hirigintzako bestelako jarduerak.

Eraikin berriendako, zaharberritzeko, kontserbazioko, obra txikietarako eta eraikuntza txikietarako lizentzien tramitazioa. Eraikinak eraitsi eta husteko lizentzien tramitazioa. Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentzien tramitazioa. Gutxieneko tarifa ezarri da lizentzia bakoitza tramitatzeagatik: 36'06 euro.

6.-Lurzatiketak eta banantzeak egiteko lizentzien tramitazioa.

-5.000 metro koadro bitarteko lurzatietan: 55,75 euro.

-5.000 metro koadrotik gorako lurzatietan: 68,65 euro.

7.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa (haien onespena eta aldaketa): 530,72 euro.

9.-Xehetasun azterlanak: 530,72 euro.

10.-Birzatiketak: 530,72 euro.

11.-Urbanizazio proiektuak: 530,72 euro.

12.-Ahots publikoa (bandoak): 2,00 euro.

13.-Fatxada partikularretatik herriko argien instalazioak kentzea:

-Lan egindako ordua: 20,60 euro.

14.-Udal instalazioak (igerilekuak).

-Denboraldiko abonamendua, helduentzat, 14 urtetik aitzina:

-Erroldatuak: 47,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 65,00 euro.

-Hilabeteko abonamendua, helduentzat, 14 urtetik aitzina:

-Erroldatuak: 28,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 44,00 euro.

-Eguneko sarrera, helduentzat, 14 urtetik aitzina (aurten eginak): 5,00 euro.

-Denboraldiko abonamendua, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten eginak).

-Erroldatuak: 31,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 44,00 euro.

-Hilabeteko abonamendua, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten eginak).

-Erroldatuak: 20,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 27,00 euro.

-Eguneko sarrera, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten betetzen dituztenengandik hasita): 3,00 euro.

-Denboraldiko abonamendua, 65 urtetik gorako erretirodunentzat:

-Erroldatuak: 34,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 44,00 euro.

-Hilabeteko abonamendua, 65 urtetik gorako erretirodunentzat:

-Erroldatuak: 21,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 27,00 euro.

-Eguneko sarrera, 65 urtetik gorako erretirodunentzat: 3,00 euro.

-Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, hiru seme-alabarekin: %15eko beherapena.

-Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, lau seme-alabarekin edo gehiagorekin: %20ko beherapena.

Bi kasuetan familia ugariaren txartela aurkeztuko beharko da.

15.-Kiroldegia.

Pilotaleku kiroldegiko abonamenduak (2007ko ekainaren 1etik 2008ko maiatzaren 31 arte).

-Bazkide txartela berritzea: 41 euro urtean.

-Bazkide berria: 46 euro urtean.

-16 urtetik beherako bazkidea: 21 euro urtean.

-Beherapena, familiako 3 kiderengatik: %10.

-Beherapena, familiako 4 kiderengatik: %15.

Kiroldegia alokatzea:

-Banako edo bikoteko kiroletarako, 4,50 euro ordua.

-Taldeko kiroletarako, 8 lagun gutxienez: 7,50 euro ordua.

-Bazkide ez denak, gainera, 2 euro ordainduko ditu.

-Prezioan dutxen zerbitzua eta aldagelena sartzen dira, baina argiak ez.

1. fasea: 1,25 euro.

3. fasea: 1,25 euro.

2. fasea: 0,75 euro.

4. fasea: 0,75 euro.

Tenis pista alokatzea: 3,50 euro ordua.

Bazkide ez denak, gainera, euro bat ordainduko du.

16.-Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

Ez da aldatu.

17.-Lurzorua okupatzearen gaineko ordenantzak:

-Merkatuko saltokiak (merkatu txikia) jartzeko, egun bakoitzeko: 5,50 euro (zatikirik gabe).

-Merkatuko saltokiak jartzeko, egun bakoitzeko: 8,00 euro (zatikirik gabe).

-Barrakak, tirapitxoiak eta antzekoak jartzeko, egun bakoitzeko: 16,00 euro (zatikirik gabe), 50,00 euroko fidantzarekin.

18.-Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko araudia: ez da aldatu.

19.-Udal Artxiboaren araudia. Agirien fotokopiak, fotokopien prezio berean. Agiriak bilatzen erabilitako denbora kobratuko da: euro bat 15 minutuko edo zatiki bakoitzeko.

20.-Kultur Etxeko gela eta aretoak erabiltzea.

Gela bakoitzeko, egunean: 6,00 euro.

21.-Udalaren makina teleskopikoa eta beharginaren lana alokatzea: 37,00 euro ordua, zatikirik gabe.

Pala eta beharginaren lana alokatzea, 45,00 euro ordua, zatikirik gabe.

22.-Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren tasak.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko tasak, 2007

0,00 180,30 0,00 0,00

180,31 210,35 15,48 0,74

210,36 240,40 22,01 1,05

240,41 270,45 25,69 1,22

270,46 300,50 29,35 1,40

300,51 330,55 38,88 1,85

330,56 360,60 47,69 2,27

360,61 390,65 55,04 2,62

390,66 420,70 62,36 2,97

420,71 450,76 69,71 3,32

450,77 480,81 77,03 3,67

480,82 510,86 100,15 4,77

510,87 540,91 123,28 5,87

540,92 601,01 154,10 7,34

601,02 661,11 164,46 7,83

661,11tik gora Familia-langile baten kostu osoa: 11,41 euro *.

Tasa kalkulatzeko, eguneko ordu bateko laguntza (21 ordu hilabetean) hartzen da oinarritzat. Eguneko, ordu gehiago edo gutxiago erabiltzen bada kostua proportzioan aterako da.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ortopediako materiala alokatzeko tasak. 2008. urtea

-Aulki gurpilduna: 7,35 euro.

-Ohe artikulatua: 7,35 euro.

-Garabi artikulatua: 11,00 euro.

23.-Virgen de Jerusalén Zahar Etxea:

-Lagundu beharrekoak: 1.381,04 euro.

-Bere buruaz erdizka baliatzen dena: 1.132,34 euro.

-Bere buruaz baliatzen ahal dena, gela osoa: 858,53 euro.

-Bere buruaz baliatzen ahal dena, banakako gela: 928,13 euro.

-Lagundu beharrekoa eguneko zentroan, 2,5 euro orduan.

-Bere buruaz baliatzen dena, eguneko zentroan, 1,3 euro orduan.

24.-Artaxoako Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzuko tasak: Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 15eko Foru Aginduan ezarritako taula erabiliko da familiak ordaindu beharreko tarifa ateratzeko. Hartan, 2007-2008 ikasturtean, 0-3 urteko haurrez arduratzeagatik, Udalaren titularpeko ikastetxeetan familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Betiere, Hezkuntza Departamentuarekin sinatu hitzarmenen bidez finantzatzen dira eta Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 28ko 41/2005 Foru Aginduaren bitartez arautzen, nahiz Nafarroako Gobernuak, haien ordez, onetsitako araudiaren bitartez.

Matrikularen kuota: 50 euro. Kuota hori hilabetekoak ordaintzen direnean konpentsatuko da, azkeneko hilabetekoetan hain zuzen.

Adierazi behar da, halaber, erroldari buruzko aipamenak sorrarazpen egunean erroldatuta dauden guztiei begira egiten direla, gutxieneko antzinatasuna 2008ko urtarrilaren 1ekoa badute.

Aipatu tasa eta prezio publikoek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0719826