I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
IRAGARKIA
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 29ko 257/2007 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2007ko 20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 14koa).
Urtzi Azcona Irurzun jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 15ean eman 3346/2007 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2008ko urtarrilaren 3an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0800231