9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1912/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdia egiten duena.

Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko gobernu organoen osaketa eta funtzionamendua onesten dituen urriaren 22ko 443/1991 Foru Dekretuak Batzorde Tekniko-Asistentzialaren osaketa eta betebeharrak arautzen ditu 21. eta 25. artikuluetan.

Bestalde, Osasun kontseilariak martxoaren 21ean emandako 78/1996 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gobernu organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako eta organo periferikoetako Batzorde Tekniko-Asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia arautzen du. Foru agindu hori hein batean aldatu zuen azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduak.

Horrenbestez, uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eta Osasun kontseilariak martxoaren 21ean emandako 78/1996 Foru Aginduko 2. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdia egitea. Urriaren 22ko 443/1991 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, honako kide hauek hautatuko dira:

-Zerbitzuburuen ordezkari bat, euren artetik eurek hautatu beharrekoa.

-Atalburuen eta Klinika arloko buruen ordezkari bat, euren artetik eurek hautatu beharrekoa.

-Albokoen eta barrutiko sendagile espezialisten bi ordezkari, euren artetik eurek hautatu beharrekoak.

-Barruko mediku egoiliarren ordezkaria, euren artetik eurek hautatu beharrekoa. Hizpidea izanen du, baina botorik ez.

-Erizaintza Unitateko buruen ordezkari bat, euren artetik eurek hautatu beharrekoa.

-Erdi mailako titulua duten osasun langileen ordezkaria, euren artetik eurek hautatu beharrekoa.

-Titulurik ez duten osasun langileen ordezkaria, euren artetik eurek hautatu beharrekoa.

Hauteskunde hauek martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz eginen dira, Osasun kontseilariak azaroaren 28an emandako 154/1997 Foru Aginduaren bitartez sartutako aldaketekin. Azken foru agindu hori gobernu organoetako eta atxikitako zentroetako eta organo periferikoetako Batzorde Tekniko-Asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeari buruzkoa da.

2. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdia argitaratzen den egunean, jendaurrean eta eguerdiko ordu batean, hautaketa prozesua eta bozketa gainbegiratuko duten Hauteskunde Batzordeko eta Hauteskunde Mahaiko kideen zozketa egitea, eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Zuzendaritzaren iragarki oholean behin-behineko hautesle-errolda argitaratzea.

3. Fernando Boneta Beorlegui eta Juan José del Cura Temiño Hauteskunde Batzordearen mahaiburu eta ordezko mahaiburu izendatzea, hurrenez hurren.

4. Javier Carrica Arrese eta Mercedes Zapata Vázquez de Prada Hauteskunde Batzordearen idazkari aholkulari eta ordezko idazkari aholkulari izendatzea, hurrenez hurren.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara eta zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Departamentukoidazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0719763