9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

San Miguel industrialdeko B-16 eta B-17 lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko abenduaren 20an, hasiera batean onetsi du Ordoiz, S.L.k San Miguel industrialdeko B-16 eta B-17 lurzatietako lerrokadurak aldatzeko sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Villatuertan, 2007ko abuztuaren 2an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0800099