II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
Xehetasun azterlana, URM-12 unitatearena (32.etik 39. lurzatira). Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2007ko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, URM-12 unitateari (32.etik 39. lurzatira) dagokiona, hain zuzen ere lurzati pribatuen barreneko eraikinen barne lerrokadurak aldatzeko asmoz, Monte Plano, S.A.k sustatu duena.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Argitaratzen den egintza honen kontra para daitezke:
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten denetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L0719913