9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2007ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Puiuko 1. poligonoko 242. lurzatiaren xehetasun azterlana, Promociones y Obras Vidaurre, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Puiun, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, Pedro Leoz García.

Iragarkiaren kodea: L0719916