9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Aurri egoera deklaratzeko espedientea

Alkatetzaren azaroaren 30eko 58/2007 ebazpenaren bidez, ondotik ematen dena erabaki da:

Tafalla aldeko Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak (EEZB), Juan Cruz Lasheras Guilzu arkitektoak sinaturik, txostena eman zuen 2007ko uztailaren 30ean, aurri egoeran deklaratzen zituena Puiuko 1. poligonoko 259. lurzatiko eraikinetik gelditzen dena, Larumbe karrikako 3an, eta poligono bereko 122. lurzatiko murruaren hondakinak. Katastroaren arabera, horiek Leandro Guillén Tolosa eta María Pilar Fernández Goya dira, hurrenez hurren, haien titularrak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan xedatuarekin eta Hirigintza Diziplinari buruzko Erregelamendua ezarri zuen ekainaren 23ko 2187/1978 Errege Dekretuaren 17. artikuluarekin eta ondorengoekin bat,

Aho batez erabaki da:

1.-Puiuko 1. poligonoko 259. lurzatiko eraikinetik gelditzen dena, Larumbe karrikako 3an, eta poligono bereko 122. lurzatiko murruaren hondakinak aurri egoeran deklaratzeko espedientea irekitzea. Katastroaren arabera, Leandro Guillén Tolosa eta María Pilar Fernández Goya dira, hurrenez hurren, haien titularrak.

2.-Entzunaldiaren tramitea hastea, higiezinaren gaineko eskubide errealak dituzten titularrei zitazioa eginez, hamar egun naturaleko epean espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta agiri guztiak aurkez ditzaten.

3.-Udalak 2007ko apirilaren 11n egindako errekerimendua berrestea, haren bidez agindu baitzien jabeei hamabortz eguneko epean alde hauetan jendearen sarrera mugatzeko hesiak paratzeko: beheko aldean, karrika aldera, eta goiko aldeetan, lurzati pribatuetan. Gero, murruetan loka diren elementuak eskuz bulkatu beharko dira, barne aldera eror daitezen. Segurtatu beharko da ez dela gelditzen kontrolik gabe eror daitekeen elementurik. Behar diren segurtasun neurri guztiak hartuko dira. Halaber, goiko aldeetan uren irteera arintzeko saioak eginen dira, inguruko bertze alde batzuetara joan daitezen.

Murruak eta lurrak egonkortzea lortuz gero, esku hartze handiagoa egin beharko da; horretarako, teknikari eskudun batek behar den dokumentazioa prestatu beharko du, elkargoaren ikus-onetsia eta guzti.

Presako jarduera horiek berehala egin behar dira, oraingo egoerari irtenbidea emateko eta ondasun eta pertsonen osotasunean bertzelako kalteak eragozteko.

Jabeak egiten ez badu edo premiazkoa bada, Udalak behar diren neurriak hartuko ditu, betiere jabeen bizkar.

4.-Iragarkia paratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Puiuko Udalaren iragarki oholean; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen 2. eta 3. puntuetan aipatzen den epea.

5.-Jabeei ohartarazten zaie ezen higiezinaren kontserbazioari dagokionez dituzten betebeharretan axolagabekeriaz jokatzeagatik izan ditzaketen arlo guztietako erantzukizunak berdin-berdin eskatzen ahal zaizkiela, prozedura honek dirauen bitartean eta, azkenean halakorik badago, aurri egoeraren deklarazioa eman arte.

Puiun, 2007ko abenduaren 12an.-Alkatea, Pedro Leoz García.

Iragarkiaren kodea: L0719915